Informazio orokorra
Zure telefonoa
Gida honetan agertzen den haririk gabeko gailua EGSM 900
eta 1800 MHz sareakn erabiltzeko onartuta dago. Sareei
buruzko informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure
zerbitzu-hornitzailearengana.
Abisua:
Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak
piztuta egon behar du. Ez piztu telefonoa, haririk gabeko
gailuen erabilerak interferentziarik edo arriskurik sor
badezake.
Gailu hau erabiltzerakoan, jarraitu eta errespetatu lekuko
usadioak, besteen pribatutasun eta legezko eskubideak,
copyright-ak barne. Copyright babesak direla eta, irudiak,
musika eta bestelako edukia kopiatzea, aldatzea edo
transferitzea galarazita egon daiteke.
Egin babeskopiak edo egin zure gailuan gordetako
informazio guztiaren idatzizko erregistro bat.
Beste gailu batera konektatzerakoan, irakurri
erabiltzailearen gida hau segurtasun-argibide gehiagorako.
Ez konektatu bateragarriak ez diren produktuak.
Gida honetako irudiak zure gailuaren pantailaren ezberdinak
izan litezke.
Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile
baten harpidedun izatea beharrezkoa da. Zenbait aukera ez
daude erabilgarri sare guztietan, zenbait funtziok zerbitzu-
hornitzaileekin akordio bereziak izatea eska dezakete.
Sareko zerbitzuak erabiltzean datu-transmisioak gauzatzen
dira. Jo zerbitzu-hornitzailera zure hornitzailearen sareko eta
roaming sareetako datu-transmisio tarifak ezagutzeko. Zure
zerbitzu-hornitzaileak zer kostu aplikatuko den azal dezake.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera
ezgaitzeko edo ez aktibatzeko eskatu liezazuke. Kasu
horretan, aukera horiek ez dira telefonoko menuan agertuko.
Telefonoan menuaren izenak, menuaren ordena eta ikonoak
bezalako elementuak pertsonaliza daitezke.
Laguntza
Zure produktua erabiltzeko moduari buruzko informazio
eskuratzeko edo telefonoaren funtzionamenduari buruzko
zalantzak badituzu, ikus erabiltzailearen gida edo laguntza
orriak www.nokia.com/support helbidean edo zure tokiko
Nokia-ren webgunean, mugikorraren arakatzailearekin,
www.nokia.mobi/support helbidean.
Modu honetan arazoa konpontzea lortzen ez baduzu, saiatu
honela:
•
Berrabiarazi telefonoa: itzali telefonoa eta kendu
bateria. Minutu bat geroago, berrezarri bateria eta
piztu gailua.
•
Telefonoaren jatorrizko ezarpenak berrezarri,
erabiltzailearen gidan agertzen den bezala.
Honela ere arazoa konpontzen ez bada, Nokiarekin
harremanetan jarri konpontzeko aukera gehiago lortzeko:
Ikus www.nokia.com/repair. Telefonoa konpontzera bidali
aurretik, egin telefonoko datuen babeskopia.