Ziurtagiri informazioa (SAR)
Telefono honek irrati uhinekiko arriskuari buruzko
arauak betetzen ditu.
Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-hargailua da.
Araudi internazionalek gomendatzen duten irrati uhinekiko
arrisku egoerara ez heltzeko diseinatua dago. Araudi hauek
ICNIRP elkarte zientifiko independenteak garatu ditu eta
pertsona guztiak babesteko marjina daukate, adina edo
osasuna kontutan izan gabe.
Telefono mugikorren arriskuen kontrako araudiak
Berariazko Absortzio Tasa (Specific Absorption Rate) edo SAR
moduan ezagutzen den neurri unitate bat erabiltzen du.
ICNIRP araudian ezartzen den SAR limitea 2.0 watt/kilogramo
(W/kg)-koa da, 10 gramoko ehunean erabilita batezbeste.
SAR probak funtzionamendu posizio estandarretan egiten
dira, telefonoak potentzia mailarik altuenean transmititzen
duen bitartean probatutako frekuentzia banda guztietan.
Funtzionatzen ari den telefono baten kasuan kasuko SAR
maila, gehiengo balioaren azpitik egon daiteke, zeren
telefonoa sarea atzitzeko behar duen indarra erabiltzeko
bakarrik diseinatuta baitago. Kantitatea faktore batzuen
arabera alda daiteke, adibidez, sare estazio gune batekiko
zein hurbil zauden.
SAR balio altuena ICNIRP araudien arabera telefonoa
belarrian erabiltzeko honakoa da: 1,16 W/kg.
Segurtasun-informazio gehigarria 13
Telefonoaren osagarriak erabiltzeak SAR balio ezberdinak
eman ditzake. SAR balioak proba eta informazio nazionalen
eskakizunen eta sareko bandaren araberakoak izan daitezke.
SAR-i buruzko informazio gehiago jasotzeko kontsultatu
ezazu produktuari buruzko informazioa helbide honetan:
www.nokia.com.
14 Segurtasun-informazio gehigarria
ONESPEN ADIERAZPENA
Honen bidez, NOKIA CORPORATIONek adierazten du RH-125
telefonoak 1999/5/EC Arteztarauko oinarrizko baldintzak eta
dagozkion gainerako xedapenak betetzen dituela . Onespen-
adierazpen horren kopia bat http://www.nokia.com/
phones/declaration_of_conformity/ helbidean aurki daiteke.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Nokia, Nokia Connecting People eta Navi Nokia Corporation-
en markak edo marka erregistratuak dira. Nokia melodia
Nokia Corporation-en soinu marka bat da. Hemen aipatutako
gainerako produktu edo enpresen izenak jabeak dituzten
marka edo izen komertzialak izan daitezke.
Galarazita dago dokumentu honen edukia, zatika nahiz
osorik, kopiatzea, igortzea, zabaltzea edo gordetzea, edozein
modutan, Nokia konpainiak aldez aurretik idatzizko
baimenik ematen ez badu. Nokia konpainiak etengabeko
garapen politika bat du. Nokia konpainiak dokumentu
honetan deskribatutako edozein produktutan aldaketak eta
hobekuntzak egiteko eskubidea gordetzen du, aldez aurretik
horren berririk eman gabe.
LEGEAK ONARTZEN DUEN NEURRIRIK HANDIENEAN, NOKIA EDO
BERE BESTE EDOZEIN BAIMEN HORNITZAILEK EZ DU INONDIK
INORA ERANTZUKIZUNIK IZANGO, EDOZEIN DATU EDO IRABAZIEN
GALERAGATIK EDO EDONOLA SORTUTAKO KALTE BEREZI,
USTEKABEKO, ONDORIOZKO EDO ZEHARKAKOENGATIK.
DOKUMENTU HONEN EDUKIAK "BERE HORRETAN" HORNITZEN
DIRA. LEGEAK ESKATZEN DUENETIK AT, DOKUMENTU HONEN
ZEHAZTASUNARI, FIDAGARRITASUNARI EDO EDUKIARI
DAGOKIONEZ EZ DA INOLAKO BERMERIK EMATEN, EZ ESPLIZITU
EZ INPLIZITUKI, SALEROSGARRITASUN ETA HELBURU JAKIN
BATERAKO EGOKITASUNARI DAGOZKION BERMEAK BARNE,
BAINA HAUETARA MUGATU GABE. NOKIA KONPAINIAK, EDONOIZ
ETA AURRETIK OHARTARAZI GABE DOKUMENTU HAU BERRIKUSI
EDO ERRETIRATZEKO ESKUBIDEA GORDETZEN DU.
Produktu zehatzak eta produktu horientzako aplikazio eta
zerbitzuak eskuratzeko aukera herrialde batetik bestera alda
daiteke. Jo ezazu zure Nokia hornitzailearengana dauden
produktu eta hizkuntzen aukeren berri izateko. Telefono
honek Amerikako Estatu Batuetako eta beste herri
batzuetako esportazio lege eta arauak bete behar dituzten
osagai, teknologia edo softwarea izan ditzake. Debekatuta
dago legea urratzea.
15
/Argitalpena 1 EU